Gipuzkoako lehenengo erreabilitazio zentroa ireki da Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 1a, 01:00

Etxeberri auzoko 9garren zenbakian dago zentroa, eta Gipuzkoa osoko lehenengoa da. 34 haurrek jasotzen dute tratamendua bertan.

 

Behar bereziak dituzten haurren elkartea da Pausoka. 2012an sortu zen, eta ordutik hainbat ekintza egin dituzte gizartea sen­tsibilizatu eta haur hauen aldeko babesa lortzeko. Az­kenekoa, Gipuzkoako lehe­nengo erreabilitazio zentroa irekitzea.

«Tratamendu egokitua ematen diete, eta horrek bizi kalitatea hobetzen du»

34 haur tratamendua jasotzen
Hernanin inau­guratu zen zentrora, lehengo igan­dean, Etxeberri auzoan. Mo­mentu honetan, kalte zere­bralen ondorioz behar be­reziak dituzten 34 haur dira zentro honetan tratamen­dua ja­sotzen dutenak, eta Her­naniz gain, Gipuzkoako hainbat tokitatik etortzen dira: Donostia, Urnieta, Irun, Usurbil, Lasarte... Pau­sokako kideentzat oso pau­su garrantzitsua izan da erreabilitazio zentro hau irekitzea: «modu honetan terapia osoa eta egokitua jaso dezakete gure seme-alabek, beren beharretara egokitua, eta horrela lor­tzen ditugu hobekuntza kognitiboa, motorea eta fisikoa. Horrek guztiak haz­ten laguntzen die, eta on­dorioz, bizi kalitatea ho­be­tzen zaie».

Babes zabala
Lokala Hernaniko Udalak utzitakoa da, eta era berean, hainbat erakun­detako babesa jaso dute. Bes­teak beste: Luis Intxaus­pe Hernaniko alkatea, Glo­ria Mendinueta Hernaniko Gizarte Zerbitzuetako zine­gotzia, Mikel Pagola Ur­ni­e­ta­ko alkatea, eta Kutxa Gi­zarte Ekintzako Gipuzkoa Solidarioa elkartea, La Cai­xa, Orona, Irizar, Salto, Ta­lle­res Juan Lasa, Plantia Or­to­pedia eta Hernandez el­kartea. Inaugurazioan hau­rren familiak bildu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!