lau emakumeren ahots eta doinuak entzuteko aukera izango da gaur Biterin. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua antolatu dute Hernaniko Udalak eta Berdintasun Kontseiluak elkarlanean. Uxue Alberdi Estibaritz, Onintza Enbeita Maguregi, Eli Pagola Apezetxea eta Ainhoa Agirrezabaldegi Rekondo ariko dira bertsotan, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Saxoarekin Eneko Sierra ariko da, eta kitarrarekin Ixaak Arruti; gai jartzaile lanak Iraia Elias Muniainek egingo ditu.
Saioa debalde da, baina aforo kopurua medio, sarrerak aldez aurretik hartzea komeni da. Goizean Plaza Feministaren egoitzan (Aristizabal 7) egongo dira eskuragarri, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, Biterin.