Sardinaren ehorzketarako apain-apain jartzeko laguntza, Berrerabilpen Zentroan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 4a, 01:00

Jantzi eta makilatzen lagunduko dute, 17:00etatik aurrera. Ehorzketa 18:30etan hasiko da.

inauteri koloretsuek jantzi ilunei emango diete tartea gaur, festak agurtzeko. Sar­di­naren ehorzketak parodia ku­tsua izaten du, hileta an­tzeko bat antolatzen da, eta sardina bizkar gainean har­tuta, buel­ta txiki bat ematen da he­rrian barrena. Ondoren, su ema­ten zaio. Inauteriak sar­di­naren ehorz­ketarekin ba­te­ra buka­tzen dira. Garai ba­tean as­ko ziren azken pa­ro­dia-fes­ta honetan parte har­tzen zu­ten he­rri­tarrak, eta Be­rre­rabilpen Zen­­troan tra­di­zio ho­ri in­dartu nahi dute. Ho­rre­gatik, 17:00­etan zentro­ko ateak zabal­duko dituzte, he­rri­tarrei apain-apain jantzi eta ma­kilatzen laguntzeko. Ehorz­keta 18:30etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!