Hitzaldi zikloa antolatu du EAJ-PNV alderdiak Hernanin. Batzuk afiliatu eta jarraitzaileei begira antolatuko dituzte; eta besteak, herritarrei orokorrean zuzenduta.
Jokin Bildarratzen hitzaldia, aurrenekoa
Hitzaldi bat baina gehiago emango dituzte, eta zikloari hasiera ematen Jokin Bildarratz politikaria izango da Hernanin. Madrilgo Senatuaren errealitatea gerturatzea izango da helburuetako bat. Senatua herritarrentzat baliagarria zertan izan litekeen azalduko du Bildarratzek, eta Madrilen politika nola bizi den ere azalduko du.
Aurreneko hitzaldi hau alderdiko afiliatu eta jarraitzaileei zuzenduta antolatu dute. Hernaniko Batzokian (Txirrita kalea, 8) emango du hitzaldia, etzi osteguna, arratsaldeko 18:30etik aurrera.