Euskal kantuak abesteko hitzordua, gaur eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Plaza Berritik abiatu, eta herrian barrena euskal kantuak abestuko dituzte gaur Kalez Kale Kantariko kideek. Azken aldietan deialdi berezia egin dute herritarrak animatu daitezen, abesteko gonbitea nahia duen guztiari irekia baita. Asteazkenean elkartu ziren asko Biterin, abestiak entsaiatzeko, eta gaur 12:00etatik aurrera entonatuko dituzte, aurretik ikasitako kantak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!