Haurrentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago gaurtik hilaren 11ra bitartean. Kiroldegiko atarian eman behar da. Plaza lortuz gero, kuota osoa ordaindu behar da martxoaren 12tik 14ra; zatika ordaintzekotan, helbideratu egin behar da. Plaza kopurua baino inskripzio gehiago egiten badira, zozketa hilaren 12an egingo dute, 12:00etan.