aste Santuan zaharren egoitzetan egonaldia egiteko aukera ematen diete aiton-amonei Diputazioak, Ongintza Patronatuarekin elkarlanean. Helburua izaten da, menpekotasuna duten helduek etxetik kanpo egun batzuk pasatzeko aukera izatea, eta bide batez, hauek zaintzen dituzten zaintzaileek atsedena izatea.
Izen ematea martxoaren 14ra arte
Egonaldiak, 15 egun edo hilabetekoak izan daitezke, bakoitzaren beharraren arabera. Diputaziotik jakinarazi dutenez, plazak mugatuak dira, eta horregatik da ezinbestekoa aldez aurretik izena ematea. Martxoaren 14ra arte egongo da epea zabalik. Hernaniko bizilagunek Udaleko Ongintza Patronatuan eman behar dute izena. Eta Ereñotzuko bizilagunek, Auzo Udalean. Epe barruan egindako eskaerek izango dute lehentasuna, eta plaza librerik balego, epez kanpo egindakoak. Eskaerak egiterakoan bi baldintza bete behar dira: harremanetarako pertsonaren datuak jartzea eta eskaera orria ondo betetzea. Azken hau zirriborro gisa entregatzen bada, ez da eskaera gisa onartuko.