Dultzain hotsak gaur, herria girotuz

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Errioxa, Lizarra, Deba, Eibar, Oiartzun eta Hernaniko dultzaineroak elkartuko dira gaur, egun pasa.

Orain dela hamabost urte elkartu ziren aurreneko aldiz Errioxako eta Hernaniko dul­tzai­neroak, topaketa baten bueltan. Han eta hemen egi­ten ziren topaketak, eta den­bo­raren poderioz, lagun tal­dea asko zabaldu da. To­pa­ketak ere, herri ez­ber­di­netan egin izan dira: Liza­rran, Oiar­tzunen, Brionesen, Lo­groñon. San Asension, Ar­nedon eta Irunen. Eta noski, herri ho­rie­tan jo izana ez da ka­sua­litatea, bertako dul­tzaineroak hartu izan baitute parte, to­paketa ho­rietan.

60 dultzainerok, egun pasa
Aurten Hernaniko dul­tzai­ne­roei egokitu zaie to­paketa an­to­latzeko ardura. Errioxa, Li­zarra, Lapurdi, Deba, Eibar eta Oiartzungo dultzain ho­tsak zabalduko dituzte gaur he­rrian barrena. 60 dultzai­ne­ro eta gaiterok hartuko du­te parte herriko kaleetan egin­­go den kalejiran. Ondoren, baz­kal­tzera elkar­tuko dira; eta egu­na gor­pu­tzak bale esa­ten due­na arte lu­zatzeko as­moa dute!

Hurrengo zita, Navarreten
Hernaniko topaketa aurtengo aurrenekoa izango da. El­ka­truke modura, beste hi­tzor­­d­u bat baitute: apirilaren 12an el­kartuko dira, Na­va­rreten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!