Mundarro La Sallek hirugarren garaipena lortu zuen jarraian, larunbateko partiduan. Oso lehia parekatua izan zen eta azken segunduan erabaki zen. Aurreneko laurdenean ez zen alde haundirik izan markagailuan, bi taldeei asko kosta zitzaien saskiratzea. Hala ere, puntu batek aldearekin, etxekoak nagusi. Eta atsedenaldira iristerakoan, orduan ere, etxekoak aurretik, 5 puntuko aldeaz. Bigarren laurdenean erasoko jokoa hobetu zuten bi taldeek eta puntuak bata bestearen atzetik iritsi ziren. Bigarren zatia 0-6ko partzialarekin hasi zuten eta Oreka taldea 30-31 aurreratu zen (25. minutua). Aurkariak nagusitzen hasi ziren, baina astigartarrek garaiz erreakzionatu, eta azken laurdenera 37na berdinduta iritsi ziren. Azken laurdeneko aurreneko minutuak oso berdinduak izan ziren. 4-3ko partzialarekin, etxekoak 41-40 aurretik jarri ziren. Bisitariek gogor erasotu zuten berriz eta 7 puntu aurretik jarriz ziren: 47-54. Bi minutu besterik ez ziren geratzen partidua bukatzeko eta Rementeriaren bi saskiratzeri esker eta Lizeagaren bi tiro libreri esker, 0-6ko partziala lortu zuten. 8 dezimaren faltan, Iker Portelak 'bonba' bat sartu zuen.
Partzialak: 11-10, 19-15, 7-12, 18-17. Emaitza: 55-54.
Saskiratzaileak: Sainz de Medrano 2, Jimenez 5, Rementeria 18, Sarasola 4, Salas, Lizeaga 5, Portela 4, Arrizabalaga 3, Lopez 7, Garcia 5, Sarasua 2.
Gipuzkoako ligan, galdu
Gipuzkoako 1go mailako taldeak, berriz, galdu egin zuen Hernaniren aurkako derbia. 59-70 galdu zuten etxekoek.