Udaberri Torneoko sailkapen faseko zazpi partidu irabazita, finalerdiak jokatzeko sailkatu dira Endika Arizmendi eta Ander Lazkano gaur. Alde Zaharra taldeko Albisu eta Minguezen kontra jokatuko dute, 18:00etan, Loiolan. Bikote donostiarra txapela irabazteko faboritoa da, beraz, hernaniarrek partidu borobila jokatu beharko dute gaur, irabazteko.