Emakumearen hilabetea antolatu dute Udaleko Berdintasun sailak eta Harituz elkarteak. Eta horren barruan, hitzaldia izango da bihar. Bularreko minbiziaren prebentzioaz ariko dira. Arrate Plazaolak emango ditu azalpenak, Donostiako Onkologikoko arduradunak, Katxalin elkartearen laguntzarekin. 18:00etatik aurrera izango da, kultur etxean. Gaztelaniaz izango da.