Finalerdiak jokatzen zituzten bi bikote hernaniarrek galdu egn dute asteburuan. Ojuel eta Aizpitartek ez zuten egun ona izan, akats dezente egin zituzten, eta, gainera, aurkariak maila altuan aritu ziren. Cisneros eta Rodriguezek ere galdu egin zuten. Nahiz eta ondo jokatu, aurkarien esperientzia Trinketean nabaria izan zen. Bestalde, emaitza onak ere izan dira asteburuan. Izan ere, Udaberriko Torneoko finalerdietara pasa dira Agirre eta Pagola batetik, eta Arizmendi eta Lazkano, bestetik.