Haurrentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 6tik 11ra bitartean, kiroldegiko atarian. Plaza lortuz gero, kuota osoa ordaindu behar da martxoaren 12tik 14ra; zatika ordaintzekotan, berriz, helbideratu egin behar da.
Plaza kopuRua baino inskripzio gehiago egiten badira, zozketa egingo da hilaren 12an, 12:00etan.
IKASTAROAK, EGUTEGIA ETA PREZIOAK (BAZKIDEAK ETA BAZKIDE EZ DIRENAK)
- 3-4 urte, hastapena: martxoak 17-ekainak 19; astelehen eta ostegun, 18:45etan. 57,60€ x 3/ 92,15€ x 3
- 3-4 urte, hastapena: martxoak 18-ekainak 20; astearte eta ostiral, 18:45etan. 57,60€ x 3/ 92,15€ x 3
- 5 urtetik gorakoak: martxoak 17-ekainak 20; astelehen, asteazken eta ostiral, 17:55etan. 47,37€ x 3/ 74,64€ x 3
- 5 urtetik gorakoak: martxoak 18-ekainak 19; astearte eta ostegun, 17:55etan. 31,58€ x 3/ 49,76€ x 3
- 5 urtetik gorakoentzat, hobekuntza: martxoak 17-ekainak 19; astelehen eta ostegun, 17:55etan. 31,58€ x 3/ 49,76€ x 3 31,58€ x 3/ 49,76€ x 3
- 5 urtetik gorakoentzat, hobekuntza: martxoak 18-ekainak 20; astearte eta ostiral, 17:00etan.