Ostadar taldea hartu zuen atzo Hernanik Landaren. Hasiera ez zen batere erraza izan etxekoentzat, eta gogor egin behar izan zuten lan. Baina azkenera arte egindako ahaleginak merezitako fruitua eman zuen: markagailuan 2 eta 1ekoa.
Gora begira
Eguraldia kontra, eta zelaia blai eginda zeuden atzokoan. Horren eraginez, 0 eta 1 galtzen iritsi zen Hernani atsedenaldira. Baina taldeak aurrera begira jarraitu zuen, eta ikaragarrizko lana egin zuen.
Oier aurrelaria ordezko gisa atera zen, eta bi gol sartu zituen. Talde osoak lan bikaina egin zuen, eta psikologikoki garaipen garrantzisua lortu zuen. Gora begira dago orain, Hernani.