2013ko balantze ekonomikoa eta ekintzak aztertu zituzten

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 2a

Pasa den astelehenean egin zen, Goiz Eguzki Jubilatuen etxean urteko batzarra. Bertan, 2013 urteko balantze ekonomikoa aztertu zen, eta urte osoan zehar egindako ekintzen berri ere eman zen. Batzarrean izan ziren udale­txeko eta ongintzako ordezkariak, eta Goiz Eguzkiko bazkideak. Bestalde, gogorarazi dute datorren astelehenetik aurrera ordaindu ahal izango dela bazkideen kuota, 2014 urteari dagokiona: 10 euro. Datozen ekintza batzuk zein diren ere azaldu dute. Martxoaren 11n, adibidez, Silvia Camio psikologoak hitzaldia emango du  arratsaldeko 17:00etan hasita, autoezagutza eta hazkunde pertsonalaren inguruan. Bertara joateko gonbitea egiten zaie gaian interesa duten bazkideei eta baita bazkide ez direnei ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!