Nagusien partidua jokatuko da gaur, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 1a, 01:00

Bi pelota partidu jokatuko dira gaur Astigarragako frontoian, 10:15etatik aurrera. Aurrena, nagusiak lehiatuko dira, eskuz binaka, 1go mailan. Andoaingo Gazteleku taldea izango du aurrez aurre Mundarrok. Ondoren, nagusiak ariko dira baita ere, baina Gomazko Paletan, 2garren mailan. Soraluzeren aurka jokatuko dute astigartarrek. Bestalde, jubenilek ere partidua jokatuko dute gaur, eskuz binaka. Alegian izango da, 17:00etatik aurrera. Intxurre 1 izango dute aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!