Inauteriek eman diote erreleboa San Joanei!

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 5a, 01:00

Urteko festarik koleretsue­nek eman diote erreleboa he­­rriko festa nagusiei, San Joan jaiei. Geroz eta indar ge­hiago hart­zen ari diren fes­tak dira Inau­teriak. Osti­ra­lean hasi eta atzora arte herritar asko animatu ziren mozorrotzera, izan lagunar­tean, komer­tzioe­tan, familia­rekin... 
Sardinaren ehorz­­­­­­ketarekin bukatzen di­ra tradizioz, inau­te­riak Hernanin. Az­ken urtee­tan ordea, ohi­tura hori in­darra galduz joan da. Berpiztu nahian, nobedade gisa, apain-apain jartzeko au­kera jarri zuten atzo Berrerabilpen Zentroan, eta asko izan ziren animatu ziren herritarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!