Gaur zortzi, martxoak 8 izanen da, Emakumearen Eguna. Hori horrela, bi ekintza antolatu ditu berdintasunaren aldeko taldeak. Alde batetik, argazki erakusketa bat izanen da. Erase una vez... que no era izena du erakusketak. Beatriz Albarranena da eta erakusketa honen bidez ikuspegi berri bat ematen du ipuin klasikoetan azaltzen diren emakumeen inguruan. Feminitatearen estereotipoekin hausten du argazki horiekin.
Erakusketa ostiralatik igandera egonen da ikusgai, Kontsejuan.
‘Emakumeak plazan’
dokumentala
Larunbatean, Emakumeak plazan dokumentala emanen dute. Kontsejun izanen da hau ere, 18:00etan. Herri-kiroletan aritzen diren emakumeak ditu protagonista dokumental honek. Parekotasunaren bidean dauden hutsuneak azalean geratzen dira lan honetan.