Hitzaldia bihar, bularreko minbiziaren prebentzioaren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 3a, 10:06

Arrate Plazaola Onkologikoko arduradunak emango ditu azalpenak. 18:00etatik aurrera izango da kultur etxean.

Emakumearen hilabetea antolatu dute Udaleko Berdintasun sailak eta Harituz elkarteak. Eta horren barruan, hitzaldia izango da bihar. Bularreko minbiziaren prebentzioaz ariko dira. Arrate Plazaolak emango ditu azalpenak, Donostiako Onkologikoko arduradunak, Katxalin elkartearen laguntzarekin. 18:00etatik aurrera izango da, kultur etxean. Gaztelaniaz izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!