Zenbaterainoko garrantzia du norberak bere burua ondo ezagutzeak?

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 5a

Hitzaldia antolatu dute Goiz Eguzkiko egoitzan datorren asteartean. Silvia Camio psikologoak emango ditu azalpenak. Bakoitzak bere burua ondo ezagutzearen garrantziaz ariko da Camio, eta pertsona bezala nola hazi erakutsiko du. Hitzaldia bazkide direnentzat eta ez direnentzat antolatu dute; 17:00etan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!