Bilduk bere akats propioak oposizioaren gain botatzen dituela dio PSE-EEk.
«Bistakoa da: ziurtatu egin behar da udaletxearen ekintzak legalak izatea»
PSE-EEk dio Bilduk guztia modu errazean ahaztu nahi izan duela. Horrexegatik dioela «ez zutela legea ezagutzen eta beti asmo onez egin dutela lan».
Baina PSE-EEren hitzetan, «ezagutza faltak eta asmo onak ez dute esan nahi legea bete behar ez denik». Sozialisten ustez, «kargu publikoa izatea eta udaletxe bat gobernatzea oso serioa da, eta bistakoa da ziurtatu egin behar dela udaletxearen ekintzak legalak izatea. Penagarria da oposizioaren denuntzia saltzea bateraezintasunaren eragina jaso duen zinegotziaren eta bere familiaren aurkako eraso pertsonal gisa».
«Alkateak aitortu bezala, ardura Udal Gobernu Talde osoarena da»
PSE-EEren esanetan «lotsagarria da gertatutakoaren errua oposizioari botatzea. Badirudi orain oposizioaren ardura dela ziurtatzea kontratazioak legalak izatea.
«Hernaniarrak ez gara tontoak, eta udal taldeari eskatzen diogu onar dezala duen ardura politikoa»
Baina alkateak aitortu bezala, ardura Udal Gobernu Talde osoarena da. Alkateak onartu zuen Conde andereak bateraezintasun arazo bat dela-eta dimititu duela, eta ez ardura politikoagatik. Eta zer gertatzen da ilegalitateak iraun duen 3 urteekin? Beste alderdi batek gauza bera egin izan balu, nola jokatuko zuen Bilduk? Eta astearteko Plenoan izan ziren herritarrek berdin egingo liokete txalo egoera berdinean Bildukoa ez den beste zinegotzi bati? Gu eta oposizioko beste alderdiak arduratsuak izan gara denuntziatzean. Hernaniarrak ez gara tontoak eta ardura politikoa onar dezala eskatzen diogu gobernu taldeari».