Taldeen arteko txapelketa garrantzitsuena, bihar hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Partidu gehienak Hernaniko frontoian jokatuko dira. Bihar hasiko dute txapelketa Hernanin, Lea Ibarra eta Txukun Lakua taldeek. Finala ekainaren 22an.

Taldeen artean jokatzen den txapelketa garrantzitsuena da, eta partidu gehienak Her­nanin ikusteko aukera izan­go da. Bihar Hernanin hasi eta ekai­na­ren 22an Her­nanin bukatuko da Berria Txapel­ke­ta, eta 24 talde izango dira parte hartzen. Talde bakoi­tzak hiru bi­kote aur­kez­tuko ditu, kadete, jubenil eta se­nior. Bakoitzak bere mailako biko­teekin jokatuko dute, eta ga­rai­pen gehien dituen tal­deak pa­sako du sailkapena.
Hernani final zortzirene­tan sartuko da, maiatzean, eta Oberena edo Lagun Ona­ken kontra jokatu beharko du.  

Bihar hasiko da txapelketa Hernanin, eta Lea Ibarra eta Txukun Lakua taldea ariko dira zein baino zein, 11:00etatik aurrera. Hernani maiatzean sartuko da lehian.

24 talde eta 23 kanporaketa
Guztira 24 klub izango dira kanporaketan, momentu ho­netan Euskal Herrian diren onentsuenak. Gipuzkoakoak 7 izango dira, Nafarroako beste 7, Bizkaia eta Arabako bina, Iparraldeko bat, eta gonbidatu gisara Errioxako beste bat. Hamasei talde ha­siko dira hasieratik, eta beste zortzi zai daude, final zor­tzi­renetan; tartean, Hernani, maiatzaren 11n sartuko dena lehian. Kanporaketa bakoi­tzean talde bakoitzeko hiru bikotek neurtuko dituzte indarrak, kadete, jubenil eta seniorretan.
Zestoan, Andoainen eta Hernanin jokatuko dira par­tidu guztiak, hiru taldeek an­tolatu dutelako txapelketa, Berria egunkariarekin batera.

Sariak, talderik onenentzat
Txapelketa irabazten duen taldeak 3.000 euro jasoko ditu, txapel eta trofeoez gain. Bi­ga­rrenak 2.000 euro, hiru eta laugarrenek 1.000 euro ba­koi­tzak, eta laugarren eta bos­ga­rrenek 500na euro. Sail­ka­pena osatzeko kontuan har­­tuko dira puntuak eta tantoak.

Maila haundiko partiduak
Hernaniko pelotazaleek au­kera paregabea izango dute lau hilabetez, mailarik one­neko pelotari gazteak ikus­teko. Izan ere, oraingo klub onenek parte hartuko dute txapelketan, eta denek ere bikote puntakoak aurkeztuko dituzte. Huartek irabazi zuen iaz, Markinaren kontra, uste baino errazago, eta aurten ere txapelketan dira Iruñako klubeko pelotariak. Maiatza­ren 18an sartuko dira txa­pelketan.
Bihar hasiko da txa­pel­ke­ta Hernanin, eta Lea Ibarra eta Txu­kun Lakua taldea ariko dira 11:00etatik aurrera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!