`Espazio hutsak´ antzezlanerako sarrerak, eskuragarri

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 5a, 01:00

Emakumeen Eguna dela eta, Espazio hutsak antzezlana antolatu dute Udal Liburutegian. Martxoaren 11n izango da, 20:30etan. Sarrerak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri Liburutegian 09:00-14:00 eta 16:00-20:00. Aforoa mugatua denez, pertsonako, gehienez, bi banatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!