Inauteriak girotzeko, Kaldereroak izanen dira gaur Goizuetan, azken urteetan bezala. Eskolatik abiatuko dira 18:30etan eta kalez kale ibiliko dira. Bihartik aurrera, berriz, Inauteriak ospatuko dituzte, lau egunez. Egun nagusiak, astelehen eta asteartean izanen dira.
Gaztetxoen Zahagi Dantza
Inauteriak bihar arratsaldetik aurrera hasiko dira. Besteak beste, gaztetxoen Zahagi Dantza eta Mozorroen afaria eginen dituzte.
Umeak protagonista, astelehenean
Astelehena, umeentzako eguna izanen da. Desfilea, bazkaria, tailerrak, pelikula emanaldia, futbito txapelketa, merendola... ez dute aspertzeko tarterik izanen. Guraso Elkarteak antolatu ohi du egun hau eta urtero gai bat erabakitzen dute mozorro-tzeko. Aurtengo gaia: piratak. Oraingo honetan ere, seguru, 60 bat umek eta beste hainbeste helduk hartuko dute parte.
Karrozen desfilea
Asteartea Mozorroen eguna izanen da. Eta antolatutako ekintzen artean aipatzeko: Zahagi Dantza eta karrozen desfilea. Inauteriek datorren larunbatean jarraituko dute.
INAUTERIAK
Bihar
17:00 Gaztetxoen zahagi dantza. 18:30 dantzaldia, AIERRIK taldea.
21:30 Mozorroen afaria.
Astelehena
08:00 Mozorroen irteera
baserrietara.
10:00 Plaza eta sozidadea
apaintzea (gaia: piratak)
11:30 hamaiketakoa
12:00 Desfilea herrian zehar
13:00 Umeen bazkaria
14:30 helduen bazkaria
Ondoren, umeentzako tailerrak eta "Piratas del Caribe" pelikularen emanaldia.
16:30 futbito txapelketa eta
altxorraren bila.
18:00 merendola
18:30 Mozorroen etorrera herrira, dultzaineroekin.
19:00 AIERRIK taldea plazan.
22:00 Mozorroen afaria
Asteartea
09:00 Mozorroen gosaria.
10:00 Mozorroak herriko kaleetan zehar.
14:00 Mozorroen bazkaria.
17:00 Zahagi dantza,
Izkiña tabernatik hasita.
19:00 Erromeria, GUGAZ taldea.
20:00 karrozen desfilea
22:00 Mozorroen afaria.
23:30 Erromeria GUGAZ
talderarekin plazan.
Martxoak 8, larunbata
12:00 poteoa Igandea
txarangarekin.
14:00 Mozorroen bazkaria
17:30ak aldera poteoa Igandea txarangarekin Izkiña tabernatik hasita.
Gauean, kontzertua Gaztetxean: Skabidean eta DJ Josebita.
Gazte Txokoan gustura entzun zituzten Joxe Mari Narbarte `Zahagia´ izandakoaren kontu zaharrak
Inauterien harira, aurreko larunbatean Joxe Mari Narbarte hurbildu zen Gazte Txokora. Narbarte, Zahagia izandakoa da. Bixita hartan, diapositiba batzuk ikusi zituzten, lehengo eta oraingo argazkiekin, eta lehen nola dantzatzen zuten kontatu eta erakutsi zien Narbartek, bertan bildutako gazteei. Narbartek esan zuen oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dutela Zahagi Dantza. Gazteak oso gustura egon ziren zahagi dantzako kontu zaharrak entzuten.