Mozorroek kolorez jantziko dituzte kale eta auzoak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 2a, 01:00

JAI koloretsuak dira inauteriak, hernanir eta goizuetarrek ondo dakite hori, geroz eta gehiago baitira mozorroa jan­tzi eta kalera irteten direnak. Txano­gorritxu, mundu ara­biarra, spiderman, hippie, se­villana... Etxean konbinatutako trapu zaharrak nahikoa disfraz izaten da ba­tzuentzat; besteek, azkeneko detaileraino zaintzen dituzte inauterietako jantziak. Guz­­­tiek herriko kaleak dituzte topaleku; kolorez eta festa gosez betetzen dituzte kale eta auzoak.

Konpartsen irteera, gaurko ekitaldi nagusia
Eskoletako ikasleek inauguratu zituzten ostiralean Her­naniko inauteriak. Atzo koadrilek, familiek... be­te zituzten herriko kaleak, ekitaldi ezberdinetan parte hartuz.
Inauterietako hirugarren eguna da gaurkoa, ka­rrozen konpartsek indarra hartzen duten eguna. Eguerdiko 12:00­etan aterako dira Ur­bieta kaletik, musikaren doinura, ondo entsaiatu dituzten koreografiak dantzatzera. Biharko eguna bereziki umeei begira antolatu dute: azeri dantza, poni eta zezen txikiak, jokoak, erraldoi eta buruhaundiak... Inauteriak asteartean bu­ka­tuko dira, beltzez jantzi, eta sardina enterratzearekin batera.

Mozorroak protagonista bihar eta etzi, Goizuetan
Mozorroen joan-etorriek mar­­katuko dituzte Goizue­tako inau­teriak gaur eta bihar: irteera, etorrera, afaria, gosaria, des­filea... Denetatik dute antolatua, festez gozatzeko. Inauteriak datorren larunbatean izango dute segida Goi­zuetan: poteo, txaranga, bazakari, eta kontzertuarekin.

HERNANI
Gaur, Igandea
11:30 Txarangaren irteera.
12:00 Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea eta Elizatxo ikastola.
17:00 Haurrentzat emanaldia: `Oihan  koloretsua´. Patxin eta Potxinekin, Atsegindegin.
18:00 Inauterietako
txarangaren irteera.
19:30 Hernani Musika Eskolako trikitilari eta dultzaineroak.
Bihar, astelehena
09:00 Diana Hernani Musika Eskolako ikasleekin.
10:00 Azeri dantza
gaztetxoentzat.
11:30 Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00 Zurezko 24 joko haurren-tzat, Atsegindegin.
16:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa. Kriskitiña dantza taldea eta Hernani Musika Eskolako dul-tzaineroak.
17:00 Gaztetxoentzat diskoteka DJonekin, Atsegindegin.
Etzi, asteartea
18:30 Sardinaren ehorzketa.

GOIZUETA
Gaur, Igandea
17:00 Gaztetxoen zahagi dantza.
18:30 Dantzaldia Aierrikekin.
21:30 Mozorroen afaria.
Bihar, astelehena
08:00 Mozorroen irteera
baserrietara.
10:00 Plaza eta soziedadea apain­tzea. Gaia: piratak.
11:30 Hamaiketakoa.
12:00 Desfilea herrian zehar.
13:00 Umeen bazkaria.
14:30 Helduen bazkaria. Ondoren, umeentzako tailerrak eta `Piratas del Caribe´ pelikula.
16:30 Futbito txapelketa eta altxorraren bila.
18:00 Merendola eta konpartsa.
18:30 Mozorroen etorrera.
herrira, dultzaineroekin.
19:00 Aierrik taldea Plazan.
22:00 Mozorroen afaria.
Gaur
09:00 Mozorroen gosaria.
10:00 Mozorroak herrian zehar.
14:00 Mozorroen bazkaria.
17:00 Zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita.
19:00 Erromeria Gugazekin.
20:00 Karrozen desfilea.
22:00 Mozorroen afaria.
22:30 Erromeria Gugazekin.

Martxoak 8, Larunbata
12:00 Poteoa Igandea
txarangarekin.
14:00 Mozorroen bazkaria.
17:30 Poteoa eta kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!