Indarkeriaren inguruko tailerra atzeratuta

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 1a, 01:00

Atzeratu egin da Indarkeria ate azpitik sartzen uzten al dugu? tailerra hasteko eguna, eta hortaz, baita izena emateko epea ere. Martxoaren 3ra arte apuntatu ahal izango da tailerrean, 18 eurotan, 943 33 70 17an edo maialen-a@hernani.net. Tailerra martxoaren 6an hasiko da, eta ostegunero emango da, apirilaren 10era arte, 17:00etatik 20:00etara Biterin. Inma Merinok emango du, eta hiru alderdi landuko ditu: gizartean dagoen biolentzia sexista sinboliko eta estrukturala, harremanetan bizitzen dugun biolentzia, eta nork bere burua tratatzeko moduan sortzen den biolentzia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!