Kopagoa itzultzeko eskaerak, ekainera arte

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 1a, 01:00

Duintasuna elkarteko Hernaniko kideek gogorarazi nahi dute ekainera arte eskatu daitekeela bueltatzeko 2013ko uztailetik botikengatik ordaindutakoa. Urtean 18.000 eurotik behera jasotzen duten jubilatu eta pentsiodunek egin dezakete eskera. Horretarako, bakoitzak dagokion anbulatorioan eskaera orria eskatu eta bete behar du, eta farmazian ordaindutakoaren justifikazioa ez duenak farmazian eskatu dezala, erregistratuta baitago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!