Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu eta hauen eskubideak aldarrikatzeko asmotan, ekitaldi ugari antolatu dituzte Hernanin datozen egunetan: asanblada, lilatoia, bertso saioa, marijira...
Asanblada feminista, abortuaren gaia lantzeko
Abortuaren gaiari buruz hitz egiteko asanblada feminista antolatu dute Biterin asteazkenean. Aurreko asanbladan ateratako ideiak landuko dituzte bertan eta aurrera begira antolatuko dituzten ekintzak proposatu. Abortuaren gaia ikuspegi feministatik landuko dute, eta parte hartu nahi duten guztiei luzatu diete gonbita: «Gure gorputza, gure era-bakia! Ez dezatela Estatuek eta elizak gure gorputzaren inguruan erabaki!».
Bi emanaldi, ostegunean
Bi ikuskizun antolatu dituzte Biterin, ostegunean. Emakumeak Oholtza Gainera tal-deak antolatuta Begiratu eta ikusi ez emanaldia izango da lehendabizi, eta Miren Zaba-letaren Stereo ikuskizuna ondoren. 19:00etatik aurre-ra, Biterin.
Asteartetik igandera antolatu dituzte Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko ekitaldiak.
Bertso saio musikatua, ostiralean
Bertsoak ere izango du tartea aldarrikapenez bete-tako aste honetan. Lau ema-kumerekin antolatu dute saio musikatua: Uxue Alber-di Estibaritz, Onintza Enbei-ta Maguregi, Eli Pagola Ape-zetxea eta Ainhoa Agirre-zaldegi Rekondo. Gai jar-tzaile lanetan Iraia Elias Muniain ariko da. Eta saio musikatuari doinua emanaz, Eneko Sierra saxoarekin eta Ixaak Arruti gitarrarekin. Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udalak antolatu dute bertso saioa, Biterin, 19:00etan.
Marijira, Emakumearen Nazioarteko egunean
Emakumeen Nazioarteko Egunean kalera aterako dute aldarrikapena. Marijira antolatu dute Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Bilgune Feministak, Plaza Berrin, eguerdiko 12:00etan. Aurretik, aurkezpena eta deialdia egiteko zita ere jarri dute. Asteartean emango dute prentsaurrekoa, 19:30etan Biterin, eta bertan ateratako argazkia deialdia egiteko erabiliko dute.
Lilatoia, igandean
Emakumeen lasterketa, Lilatoia, Donostian korrituko da aurten ere. Izena eman duten emakume hernani-arrek bi kedada egin dituzte: 09:30etan Atsegindegin eta 10:30etan Bulebarrean.