Batzar Orokorra deitu du gaur Txantxangorri elkarteak: goizeko 10:00etan da aurreneko deia eta 10:30etan bigarrena. Zortzi puntu izango dituzte aztergai, tartean: bazkide aldaketak eta bazkide berriak onartzea, 2013ko diru kontuen egoera aurkeztu eta onartzea, maileguaren egoera, diziplina espedienteak... Bazkideei gogoratu diete, justifikatu gabe joaten ez badira, 30 euroko isuna izan dezaketela.