Finalerako pasea jokoan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 1a

Pilotari goizuetarrek Zizur Nagusiko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar, Zizurren. Iker Salaberria kadeteak, Lerena izanen du aurkari (09:00); Antton Apezetxea infantilak, Mata (10:00); eta Beñat Apezetxea benjaminak, Maiza (10:45). Bestalde, Nafar Jokoetan, alebinetan, Umore Ona B taldeak Pilotajauku Cren aurka jokatuko du gaur Altsasun (10:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!