Inauteriak direla-eta, asteburu honetan ez dago Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldirik. Datorren larunbatean, martxoak 8, jokatuko da, Zumaian, hurrengo jardunalia. Lehengo asteburuari dagokionez, honako emaitzak lortu zituen Hernanik Pasai Donibanen: neska infantil-kadeteek 3garren eta 12garren; mutil infantilek ere 3garren eta 12garren; mutil kadeteek 2garren, 15garren eta 19garren; eta neska jubenil-seniorrek 7garren.