Tolare Gipuzkoako Sagardo Naturalaren kofradiak hiru kofrade berri aukeratu ditu, sagardoaren alde eta defentsan jarrai dezaten: Ahizpea Goenaga, Hernaniko Bertso Eskola eta Nicolas Segurola, artzaien maisua Arantzazun.
Egun osoko festa antolatu dute martxoaren 16an. Hamaiketako eder baten bueltan hasiko dute eguna, eta ondoren kalean barrena buelta egingo dute, bai ohorezko kofradeek eta baita gainontzeko Kofradietako kideek ere. Jantzirik onenak soinean dituztela etortzen dira Hernanira Kofradiak, tartean: Beasaingo odolkia, Getariako txakolina, Idiazabalgo gazta Ordizian, Donostiako gastronomika eta Queimada, Bidasoako izokia, Landetako Jaboitiers eta Panturon, Kantauriko antxoa, Nafarroako zainzuriak (esparragoak)... Ekitaldi nagusia Biterin izango da, eta bertan egingo dute zin hiru kofrade berriek sagardoaren alde.
Musika ekitaldiak, barra-barra
Udaberriaren hasiera izaten da martxoan, eta horrekin batera, musikarekin lotutako ekitaldi eta kontzertuak ugaritu egiten dira. Martxoan ekintza ugari antolatu dituzte. Errioxatik etorritako dultzaineroekin batera, egunpasa antolatu dute Hernanikoek. Datorren larunbatean izango da topaketa: poteatu, bazkaldu eta herriko kaleak dultzaina doinuz girotu...
Egun berean, beste bi ekitaldi ere izango dira: euskal giroko abestiekin apainduko dituzte kaleak Kalez Kale Kantariko kideek. Eta arratsaldean dantzarako aukera izango da, erromeriarekin.
Olerkiak, ahotsak, gorputz mugimenduak eta musikak bat egingo dute Higa antzerkiak antolatutako ekitaldian. Hilaren 11n izango da, Udal lLiburutegian.
Txistuak ere, leku propioa du martxoko agendan. Musika Eskola Publikoko txistularien saioa martxoaren 16an izango da, Udaleko arkupetan. Eta Txistulari Bandarena astebete geroago; azken kontzertu honetan bi tronpeta joleren laguntza izango dute.
Eta hilabetea bukatzeko, kontzertu bat: Klasikoak kontzertuan emanaldia eskainiko dute Hernasax taldeko kideek, Milagrosan.
Bi azoka, hilabete honetan.
Bigarren Eskuko Azoka ere antolatu du, hileroko legez, Berrerabilpen Zentruak. Datorren larunbatean izango da, Atsegindegin. Bertan posturen bat jarri nahi dutenek bihartik aurrera dute izena emateko aukera: Berrerabilpen Zentroan (Nafar kalea 19), edo telefonoz edo postaz: berrera2@gmail.com edo 661 331 113/ 682 741 366.
Hernaniko dendariek jarritako Stock Azoka ere izango da martxoaren 14-15eko asteburuan. Udazken eta neguko beherapenak izan dira orain arte, eta azken kondarrak edo txolloak eskuratzeko aukera ederra izaten da. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean jartzen dute azoka, Atsegindegin.
Hiru erakusketa, Biteri Kultur etxean.
Erakusketa bat bukatu eta bi berri izango dira martxoan. Hernani-Wukro taldeak jarritako erakusketa asteartean bukatuko da, Biteri kultur etxean. Hilaren 11tik 25era Julia Calvok jarriko ditu margoak ikusgai. Eta hirugarren erakusketa, hileko azken egunean hasiko da. Martxoaren 31tik apirilaren 3ra Asiako listor beltzaren inguruko erakusketa jarriko du Biterin Udaleko Babes Zibila eta Ingurumen Sailak. Erakusketa guztiak astelehenetik ostiralera egoten dira ikusgai, 18:00etatik 20:00etara.
Bi liburu, solasaldirako
Irakurtzea gustuko dutenentzat ere jarri dute aukera martxoan, bi libururen solasaldiekin: euskeraz, Rio Mundo eta erderaz, No leeer cronicas y ensayos sobre literatura.
Martxoko agenda
- 4 Sendabelarrak ikastaroaren hasiera. Euskeraz. Biterin.
- 8 Bigarren Eskuko Azoka. Atsegindegin.
- 8 Dultzaineroen topaketak.
- 8 Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin. 12:00etan.
- 8 Erromeria. San Joan konpartsak antolatuta. 18:30-20:30.
- 11 Olerkia, ahotsa, gorputz mugimendua eta musika. Amaia Lasaren Geroaren aurpegia liburuan oinarritua. Higa antzerkia. Udal Liburutegia. 20:30etan.
- 14, 15 Stock Azoka. Berriak elkartea. Atsegindegin.
- 10, 19 Hitzaldiak: Munich 1962: isildu egia. Batzarreak Euskal Herrian. Hizlariak: Mikel Erauski eta Kepa Anabitarte. Patxi Azparren. Antolatzailea: Hernani Errotzen. Biteri kultur etxean, 19:30etan.
- 16 `Tolarea´ Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiaren XIX. kapitulua.
- 16 Kontzertua. Taldea: `Hernani´ Musika Eskola Publikoko txistulariak. Udaletxeko arkupeak. 12:30etan.
- 22 Haurrentzako antzerkia: Kondaira baten truke. Taldea: Iker Etxarri Portabales. Biteri Kultur Etxean, 11:00etan. Euskeraz.
- 23 Kontzertua. Taldea: Txistulari Banda bi tronpeta-joleren languntzaz. Milagrosa kaperan. 13:00etan.
- 25 Ipuin kontaketa. Lupe Lekuona. Biteri Kultur Etxean. 17:30 (3-4 urte) 18:00 (5-7 urte).
- 28 Kontzertua: Klasikoak kontzertuan. Hernasax taldea. Milagrosa kaperan, 20:00etan.
Literatur Solasaldiak
- 12 Liburua: No leer cronicas y ensayos sobre literatura. Alejandro Zambra. Jose Luis Cancho dinamizatzailearekin. Udal Liburutegian, 19:30etan, gaztelaniaz.
- 18 Liburua: Rio mundo. Jon Maia. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, euskeraz, 19:30etan.
Erakusketak
- 4 Margoak erakusketaren bukaera. Hernani-Wukro. Biterin, 18:00-20:00.
- 11-25 Margoak. Egileak: Julia Calvo. Biterin, 18:00-20:00.
- 31 - Apirilak 3 Asiako liztor beltzaren inguruan egindako jarduerak. Egileak: Babes Zibila eta Ingurumen Saila.
Gazte Txokoa
- 9 Zinema saioa Gazte Txokoan. (Emakumearen Egunaren inguruan)
- 15 Kiroldegira irteera. (Badminton txapelketa).
- 23 Udaberriko argazki rallya.
- 26 Harremonak saioa (sexualitatea eta harreman onen tailerra).
- 29 Aquariumera irteera.