Puntu eta helburu berdinak dituzte gaur aurrez aurre izango diren bi taldeek: Hernanik eta Ostadarrek. Ohorezko Mailako 24garren jardunaldia dute jokoan, ligako azken txanpa. Hernani bederatzigarren da sailkapenean, eta puntu berdinekin, postu bat gorago dijoa Ostadar. Zubipen jokatuko den neurketan nagusitzen denak, 8garren postuan bukatuko du jardunaldia. Liga bukaerari begira, koska bat gorago izango da irabazlea, goiko postuetara gerturatzeko aukera haundiarekin. Partidua Zubipen, 16:30etan hasita.
«Emakumezkoen ligako taldeak Aurrera de Vitoria izango du aurrez aurre, gaur».
Aurrera de Vitoria meperatzeko gogoz, Hernani
Sailkapenean sendotzeko aukera du Hernanik gaur Aurrera de Vitoria talde gasteiztarrari irabaziz gero. Gasteizen jokatuko dute, Olanbe zelaian, 16:30etan hasita. yy