Urrezko 20 domina eta zilarrezko 14 lortu zituzten Hernaniko piano ikasleek otsailaren 15 eta 16an Andoainen egin zen 9garren piano jaialdian. Hauek izan ziren bertan parte hartu zuten ikasleak: Iñigo Aramendi, Paula Arjona, Maider Arregi, Garazi Agirreurreta, Iker Arratibel, Nerea Bilbao, Andrea Errasti, Eneko Garmendia, Olaia Garro, Miriam González, Xabier Huitzi, Eider Indaberea, Koldo Intxausti, Nahia Jauregi, June Jiménez, Joseba Korta, Alicia Maiza, Erik Martín, Paula Martín, Garikoitz Mujika, Markel Olasagarre, Paula Ordoño, Leire Ortiz, Ariadna Pérez, Ibon Pérez, Markel Rodríguez, Ainhoa Sudupe, Andoni Sudupe, María Telletxea, June Ulazia, María Ulazia, Usue Velis, Thais Zambrano eta Maider Zugasti. Horrez gain, epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuten 3 ikaslek: Joseba Kortak, batetik, bakarlari lanetan, eta Iker Arratibel eta Andoni Sudupek, bestetik, lau eskutara egindako lanagatik. Lan borobila egin zuten pianojole hernaniar gazteek eta gustora itzuli ziren, hurrengo urtean berriro ere jaialdian parte hartu eta dominak irabazteko asmotan.