Galtzaur elkarteak bi irteera antolatu ditu. Alde batetik, Vianara (Nafarroa) joango dira martxoaren 22an. Eta bestetik, Benidormera ekainean. Bi bidaietara joateko, apuntatu egin behar da eta gaur eta bihar dago aukera. Benidormerako beste bi plazo ere izango dira. Egoitzan eman behar da izena, 10:00etatik 12:00etara.
Vianakoa eguneko irteera izango da. Goizean zehar Mendabiako txanpain bodegak bisitatuko dituzte, hamaiketakoa egingo dute eta Viana herria ezagutuko dute. Ondoren, bazkaltzera joango dira Azagrara eta bingoa eta bailea ere izango dituzte.