Umeen eguna, Inauterietako azkenaurrena

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 3a, 01:00

Inauterietako laugarren eguna dugu gaurkoa, eta azken-aurrena. Gaurko ko­lo­re eta barreak ordezkatu egin beharko dira bihar, negar malko eta kolore beltzarekin.
Hala ere, gaur ondo pasatzeko aukera izango da oraindik. Dianak esnatuko du he­rria 09:00etan. 10:00etan azeri dantza izango da gaz­tetxoentzat. 11:30etan, berriz, poni eta zezen txikiak La­tsunben, eta 12:00etan egu­rrezko jokuak haurrentzat, Atsegindegin. Arratsaldeko 16:00etan erraldoi eta bu­ruhaundiak aterako dira, eta 17:00etan DJon-ek musika jarriko du Atsegindegin.
Bihar bukatu egingo da festa, Sardinaren Ehorz­ke­ta­rekin. Goizuetan, ordea, festa izango dute oraindik, gaur, bihar eta larunbatean. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!