Atzo bildu zen epaimahaia Herri Eskolako logoa aukeratzeko eta Roxali Fernandez Rodriguezen logoa izan da aukeratua. 18 proposamen jaso dituzte eta aukeraketa ez dela erraza izan azaldu dute, "denak oso politak izan baitira". Jasotako lan guztiak erakusgai jarriko dituzte Ikastolako jolastokiko arkupean.