Izen ematea zabalik, geroz eta sona haundiagoa duen txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 15a, 01:00

hernanin afizio haundia da­go pelotarako, eta jende ho­rrek jokatzea du helburu Ti­los 7 pasa txapelketak. 4ga­rren edizioa izango dute aurtengoa, eta herri mailan jo­katzen den txapelketa haun­­dienetakoa izatera iritsi da. 30 bikote baino gehiagok hartu zuten parte joan den urtean, eta aurten kopuru hortatik ez dira oso urruti ibi­liko. Izen ematea zabaldu dute eta martxoaren 24a arte izango da aukera. Bi modu daude: emailez, tilos7pasa @gmail.com helbidera ida­tzita edo 649 95 96 57 telefo­no­ra deituta.

Partidu guztiak Tilosetan jokatuko dira, astelehenetik ostegunera bitarte, arratsaldez eta gomazko pelotarekin.
Eta noski, 7tik pasaz gero, falta!

Txapelketa, apiriletik ekainera
Apirilean hasi eta San Joan Jaien aurretik bukatuko da Tilos 7 pasa txapelketa.  Nes­ken eta mutilen txapelketa jo­ka­tuko da, eta partidu guz­tiak astelehenetik ostegunera bi­tarte izango dira, arra­tsaldez, eta gomazko pelo­ta­rekin. Eta noski, 7garren koadrotik pasaz gero, falta!

Mutiletan, bi maila
Tilosetari bizia ematea ere izan zen aitzakietako bat, txa­pelketa antolatzeko ga­raian. Herrikoia izaki, ge­hien­bat ber­ta­ko jendeak har­tzen du parte, eta horrek jar­tzen du saltsa. Bertako bikoteak ikustera gerturatzen diran inguruko lagun eta senitarteko ugari; eta pe­lo­ta­zaleak ere biltzen dira garai horretan Ti­losetan, pelota ikusi eta arra­tsalde pasa. Izaera hori mantendu nahi dute an­tolatzaileek, eta ho­rretarako Hernaniko pelota­riek bere lekua izatea ezin­bes­tekoa da.
Hori horrela, erabaki dute mutilen txa­pelketak bi maila izatea aurten. Aiheko Zubi­men­diren esa­ne­tan, txapel­keta hartzen ari den oihar­tzunak ekarri du, geroz eta kan­poko jende gehiagok par­te hartzea: «lehendik ere halako txapelketetan ibili­tako jendea izaten da gehien­bat kanpotik etortzen den hori; maila bat duen jendea alegia. Hernaniar as­kok afi­zioak eta Tilosetak duen sal­tsak erakarrita ematen dute izena, eta partiduak berehala bukatzen dira, joko askorik gabe. Mailen ba­na­ketarekin bilatu nahi da, ohituta ez dauden bikote ho­riek ere, saltsa hori bizitzea, partidu erakargarriak jo­ka­tzea.
Izena ematerakoan, nor­berak esan behar du zein mailatan hartu nahi duen parte. Nesken txapelketan, maila bakarra izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!