Zabaldu da epea Hernaniko Udaleku irekietan apuntatzeko. Uztailean goizak lagunartean pasa nahi dituenak aukera polita izaten du udaleku irekietan, 3 urtetik hasi eta 12 urtera bitartean.
Bi aukera edo eskaintza izaten dira. Batetik 3-11 urte bitarteko haurrek uztailaren 2tik 25era izaten dituzte udalekuak, eta bestetik, 11-12 urtekoek, uztailaren 7tik 25era.
Apuntatzeko epea zabalik dago apirilaren 4ra bitartean, gaurtik hasita. Prezioa: 95,30.
Bi aukera, apuntatzeko
Hernaniko ikastetxeetan ari diren haurrek bertan eman behar dute izena. Gainerakoek Euskara Zerbitzuan dute aukera ordutegi honetan: 09:00-13:00 edo bestela, euskara@hernani.net - 943 33 70 29.