Atzo jokatu zen IV. Sagardoaren Txapelketako lehenengo partidua. Juaristi eta Agirrezabalak (Petritegi) irabazi zuten, 28-40 Juanenea eta San Migueli (Gaztañaga). Beraz, lau puntu lortu zituzten lehenengoek, eta bat ere ez, bigarrenek, 32 tantora ez baitziren iritsi.