Txantxangorri elkarteak aurten lehenengo aldiz antolatu du Ehiza, Arrantza eta Tiro Argazki Txapelketa, eta irabazleak izendatu dituzte, dagoeneko. Lehenengo saria Antonio Ruizek irabazi du; bigarrena, Ibon Zabalak; eta hirugarrena, Iratxe Tejedorrek. Herritarren boto gehien jaso duen argazkia, berriz, Oihane Ramirezena izan da. Argazkiak oraindik ere ikusi daitezke Irizar tabernan eta Biterin.