Pilotari goizuetarrek hiru partidu jokatuko dituzte gaur eta horietatik bi, etxean izanen dira. Lehenengo, alebinek jokatuko dute: Umore Ona B/Atarrabia B. Ondoren, infantilen txanda izanen da: Umore Ona A/Txaruta. 18:30etatik aurrera jokatuko dira. Bestalde, Burlatan ere jokatuko dute gaur 18:00etatik aurrera, alebinek: Zugarralde F/Umore Ona A.