Ibai Alba txapeldun taldeka eta bosgarren banaka

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 2a

Atleta hernaniarra pozik dago egindako lanarekin.

Espainiako  Duatloi Txa­pel­keta jokatu zen joan den igandean Alikanteko Orihue­la herrian. Distantzia luzeko txapelketa jokatu zen, Ibai Alba atleta hernaniarrarentzat aproposa. Egin beharreko distantziak izan ziren: 17 kilometro korrika, 66 kilo­metro bizikletan eta 8,5 kilo­metro korrika.
Zuen guztia ema­teko gogo eta ilusioarekin abiatu zen atle­ta herna­nia­rra Alikantera eta bikainak izan ziren lor­tu­tako bi emai­tzak. Taldeka Saltoki-Triki­deak Nafarrak tal­dearekin har­tu zuen parte, eta Espai­nia­ko onenak izan ziren, az­karrenak. Bakarka bos­ga­rren bukatu zuen her­na­nia­rrak, eta oso pozik dago egin­dako lanarekin: «oso zir­kuito gogorra zen, nire­tzako apro­posa. Laugar­ren ni­joala bi­zi­kle­tatik erori nin­tzen, eta gal­du egin nuen postu hori. Es­­pe­rien­tzia ederra izan da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!