Berrerabilpen zentroa irekita egongo da jantzi eta margotzen laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 2a

Berrerabilpen zentroko arduradunek dei egin nahi diete hernaniar guztiei astearteko Sardinaren Ehorzketan parte hartzeko. «Garai batean jende asko ateratzen zen, baina badirudi ohitura galtzen ari dela, eta pena ematen digu». Horregatik, azaldu dute asteartean Nafar kalean dagoen berrerabilpen zentroa irekiko dutela 17:00etan, jendeari janzten eta makilatzen laguntzeko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!