`Urumeako Kronika´ web orri berria martxan da gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 1a, 01:00

Berrikuntza asko ditu web orri berriak; azpimarragarriena da,
herri bakoitzak bere lekua izango duela, egunero.

Astigarraga, Hernani, Ere­ño­tzu, Arano eta Goizuetak le­ku propioa dute gaurtik interneten. www.kronika.net atariak diseinu be­rria eta nobedade ugari ditu. Dobera Eus­kara El­kar­tearen apustuetako bat da web orria. Be­rri­kuntza nagusietako bat da,  ai­patu­tako herrietako notiziak etengabe berrituko direla, egunero herri horietako berri izateko au­kera izango dela interneten.
Urumeako Kronika atariaren orrialde nagusian, portada deitzen zaionean, eguneko notizi guztiak agertuko dira, lehentasunaren arabera sailkatuta. Herri bakoitzaren gainean klik eginez gero berriz, herri horietako notiziak soilik ikusteko aukera izango da.
Azpisailak ere baditu web orri berriak: elkarrizketak, kirolak, Jasota Bezala...

Atal berriak, egungo beharrak asetzeko
Notiziak igo­tzeko tresna bat baino gehiago izan behar du web orri batek eta funtzio ho­ri bete nahi du www.kronika.net orriak ere. Notiziek ar­gazki eta bideoak igotzeko aukera ematen dute, neurri eta erresoluzio hobean. Ho­rrez gain, ar­gazki eta bideo galeriak ere igoko ditu Kro­ni­kak; aste­bu­ru honetan  Inau­terietan ate­­rako argazkiekin, esaterako.
Herritarren eta Kroni­ka­ren arteko feed back edo joan-etorria ere bilatzen du atari berriak. Notiziak ko­men­tatu eta sare so­zialetan parteka­tzeko au­kera dago gaurtik. Herrita­rren Txokoa atala ere sortu du Kronikak. Herri­tarrek be­raiek sortutako notizi eta argazkiak igotzeko aukera izango dute, bertako formularioa beteta.
Eskelak eta iragarki merkeak ere ikusgai izango dira www.kronika.neten. Eta pu­blizitaterako aukera berriak ere izango dira. Banner edo publizitaterako hiru tamaina ezberdin ditu web orriak, denen beharrak asetze aldera. Epe motzean gida komer­tziala ere martxan izango. Ko­mer­tzio, instituzio, ikaste­txe, an­bulatorio... nahi duenak infor­ma­zioa eman dezake bertan: kokapena, eskaintzak, historia, argazkiak...

Arazo posibleak, asteburuan
Gaur egingo da web orri zaharretik berrirako trantsizioa, eta horrek arazo puntualak eman ditzake. Kronikak barkamena eskatu nahi du aldez aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!