Aurkari zuzenarekin lehia, La Sallen

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 1a, 01:00

Autonomikoan jokatzen duen Mundarro La Sallek etxean jokatuko du gaur (20:15, La Sallen). Eta aurkari zuzena izango du, aurrez aurre; Oreka taldea, hain zuzen. Gasteizatarrak 8garren postuan dira eta astigartarrak 7garrenean. 24 punturekin berdinduta daude. Irabaziz gero, sailkapenean gora egiteko aukera izango luke etxeko taldeak, 6garrena ere, puntu berdinetara baitago. Azken aldiko boladari eusten ahaleginduko dira astigartarrak. Aurreko asteko partiduan, 67-73 nagusitu ziren, Leioaren aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!