Koloreek zipriztindutako mozorro festak jantziko du gaur herria

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 1a, 01:00

Inmakulada ikastetxeko ikasleek bota zuten atzokoan Inauterietako txupinazioa. Festarako gonbitea denei luzatu ondoren, bertso bat kantatu zuten, eta hortik aurrera, algara, musika, dantza eta kolore festa nagusitu ziren Atsegindegi plazan. Gaur ere ez da faltako zerekin gozatu, goizean goiz hasi eta gauera arte.

10:00 Azeri dantza.
11:30 Inauterietako txaranga.
11:30 Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00 Ezpeletako txaranga. San Joan Konpartsa.
13:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza
taldearekin.
17:00 Haurrentzako emanaldia Atsegindegin.
18:00 Inauterietako txaranga.
18:30 Erromeria Ezpeletako txarangarekin. San Joan Konpartsa.
19:00 Mozorro festa gaztetxoen­tzat Atsegindegin.
00:00 Betikoak txarangaren irteera Kaxkoan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!