Euskal abestiak entsaiatzeko zita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 5a, 01:00

Larunbatean herrian barrena kalebuelta egiteko zita jarri dute Kalez Kale Kantariko kideek. Deialdia euskal kantak abesteko gogoa duten herritar guztiei luzatu diete. Aurretik, gaur, abesti horiek entsaiatzeko geratu dira; iluntzeko 19:00etan, Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!