Lau domina eta emaitza bikainak, Hernaniko atletek

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 2a, 01:00

Euskadiko Txapelketan, Oscar Lionek urrea lortu zuen eta Javi Sanchezek brontzea. Taldeka lortu dira beste bi dominak.

Dominez eta emaitza bi­kainez betetako asteburua izan da pasa dena, Her­na­niko atle­tentzat.
Bizkaian, Euskadiko jaur­­­­­tiketa txapelketan, do­mi­­na­re­kin itzuli ziren Her­naniko bi atleta: Oscar Lion jubenila urrearekin eta Javi Sanchez kadetea bron­tzearekin.
Autonomien arteko txa­pel­ketaren hirugarren edi­zioa jo­katu zen Zaragozan. Bakarka, Mara Olazabal eta Maialen Pavonek zazpi­ga­rren bukatu zuten. Euska­diko selekzioa­re­kin podiu­mera igo ziren, hirugarren bukatuta.
Igandean Laudion izan ziren Hernaniko atletak, Eus­kadiko Kross txa­pel­ke­tan. Gipuzkoako selek­zioa­re­kin hartu zuten parte, eta banaka, Anartz Artolak zaz­pigarren bukatu zuen, eta Julen Goikoetxeak ho­gei­ga­rren. Taldeka lortu zuten emai­tza ederra, bi­garren helmuga­ra­tu bai­tziren.  
Azkenik, Yohanes Me­ri­nok Espainiako Txa­pelketan hartu zuen parte, euskal selekzioarekin. Bakarka 77ga­­rren bukatu zuen, eta taldeka 11garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!