Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, eta horren bueltako bi ekitaldi antolatu dituzte Gazte Txokoan, eguna ospatu eta emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. Ostiralean trivial jolas ezaguna aprobetxatuta landuko dute gaia. Eta ostiralean, artea izango dute oinarri: txapa diseinu txapelketa antolatu dute, beti ere, emakumea gaitzat hartuta.
Bi tailer, astean
Eskulanak edo tailerrak gogoko dituzte Gazte Txokora hilero gerturatzen diren neska mutilek, eta hori badakite begiraleek. Tailerrek leku propioa izaten dute astero; normalean, bi antolatzen dituzte.
Datorren astean, llaberoak egiteko aukera izango da asteartean eta aipatutako txapa tailerra larunbatean. Hilaren 12 eta 13an, gatz pote dotore-dotoreak nola egin erakutsiko dute; eta 16an, azkazalak nola apaindu; azken tailer honetako sekretu eta trukoak Sarayk emango ditu. Gazte Txokoaren beste proposamenetako bat da, komikiak gaitzat hartu eta karterak diseinatu eta egiten ikastea. Kasu honetan ere, bi egunetako tailerra emango dute: hilaren 12 eta 13an izango da. Eta hilabetea bukatzeko, beste bi aukera: kamiseta tailerra 27an eta sukaldean krep goxo-goxoak egiten ikasteko tailerra, hileko azken egunean.
Joko eta txapelketak ere, leku propioa
Wii bideojokoa da gaztetxoek gustuko dutenetako bat, eta entrenatu eta neska mutilen arteko txapelketetan parte hartzeko aukera jartzen dute hilero Gazte Txokoan. Jolasteko aukera hilaren 4an eta 18an izango da, eta txapelketa, 14an. Kirolarekin lotutako hiru txapelketa ere antolatu dituzte: Badmintona hilaren 15ean, ping pong-a martxoaren 22an, eta futbolin txapelketa hilaren 28an.
Egitaraua
- Martxoak 2: Itxita! Inauteriak
- Martxoak 4: Wii bideojokoa
- Martxoak 5: Llaberoak (eskulana)
- Martxoak 6: Korto proiekzioa
- Martxoak 7: Trivial feminista (jolasa)
- Martxoak 8: Txapa diseinu txapelketa
- Martxoak 9: Pelikula Gazte Txokoan
- Martxoak 11: Play Station (bidoejokoa)
- Martxoak 12-13: Gatz poteak (eskulana)
- Martxoak 14: Wii txapelketa salan
- Martxoak 15: Badminton txapelketa
- Martxoak 16: Manikura tailerra (Saray)
- Martxoak 18: Wii bideojokoa
- Martxoak 19-20: Komikiak gaitzat hartuta, kartera tailerra
- Martxoak 21: Zein Buru Non?
- Martxoak 22: Ping Pong txapelketa
- Martxoak 23: Udaberriko argazki rallya
- Martxoak 25: Play Station (bideojokoa)
- Martxoak 26: Harremonak
- Martxoak 27: Kamiseta tailerra
- Martxoak 28: Futbolin txapelketa
- Martxoak 29: Aquariumera irteera
- Martxoak 30: Sukaldaritza tailerrean, krepak nola egin